VH1: Triangelu motak ezagutzen. Definizioen eraikuntza

1. JARDUERA: Triangelu moten propietateak ezagutu
Triangelu ezberdinen izen eta definizioak ezagutzeko bi ezaugarrietan jarriko dugu arreta. Alde batetik triangeluen barne-angeluen anplitudea aztertuko dugu eta horretan oinarrituz, ezberdintzen diren triangelu motak ezagutuko ditugu. Ondoren, aldeen luzerari erreparatuz berdina egingo dugu. [br][br][br][br]GeoGebrako eredu dinamikoak erabiliz taulak bete. “X” bat jarri behar da triangelu mota bakoitzak betetzen dituen propietateetan. Adibidez, triangelu zorrotzak bi propietate betetzen ditu: gutxienez bi angelu zorrotz ditu eta hiru angelu zorrotz ditu; ondorioz, taula horrela bete behar da:[br]
Eredu hori kontutan hartuz bi taula hauek osorik bete. Kontutan hartu zenbait triangeluk propietate bat baino gehiago bete ditzaketela.
2. JARDUERA: Triangeluak definitzen
Taulan jasotako informazioan oinarrituz triangelu bakoitzaren definizioa eman. Irudi bakoitzaren definizioa[br]emateko betetzen dituen propietateak, bakarrik BAI betetzen dituenak, adierazi behar dituzu horrelako esaldi bat osatuz.[br][br]“Triangelu zorrotza…………………………………………………….ezaugarriak dituen hiru aldeko poligonoa da.”[br][br][br]

Information: VH1: Triangelu motak ezagutzen. Definizioen eraikuntza