Triangeluak angeluen arabera
[b]Helburua:[/b] triangelu baten angeluen batura zein den ikastea eta angeluen arabera triangeluak sailkatzea.[br][br][b]Egitekoa: [/b][br]Mugitu ezazu, "mugitu" puntua eta frogatu zenbatekoa den triangelu baten angelu guztien batura.[br]Eraldatu ezazu bertan agertzen den triangelua (horretarako puntu urdinak lekuz mugitu) eta ostean, berriz ere "mugitu" puntua garraiatu eta begiratu ea zenbatekoa den orain angeluen batura. Zenbatekoa da? [br]Nahi izan dituzun eraldaketa guztiak egin eta gero, esan hurrengo baieztapena egia edo gezurra den: edozein triangeluaren angeluen batura 180ºkoa da.[br]Ariketan ikasi duzunarekin esan hurrengo esaldiak EGIA edo GEZURRA diren:[br]- Triangelu baten angeluak kontuan hartzen baditugu, hiru triangelu mota daude: zorrotza, kamutsa eta zuzena.[br]- Triangelu zuzena izateko, bere angelu guztiak 90º baino gutxiagokoak izan behar dira.[br]- Triangelu bat kamutsa izateko, hiru angeluetatik, bat kamutsa izan behar da.[br]- Triangelu zuzen batek 90ºko angelu bakar bat dauka[br]- Triangelu bat zorrotza izateko hiru angeluak 90º baino gehiagokoak izan behar dira. [br]Behar dituzun froga guztiak egin eta gero, jakingo zenuke hiru triangelu motak definitzen? Zorrotza, zuzena eta kamutsa.