Applet honetan estatistikaren eta probabilitatearen arteko erlazioa praktikatu eta behatu dezakegu. Bi dado jaurtitzen dira, eta bien arteko BATUKETA idazten da. Zenbaki horri dagokion zaldia aurrera doa. Taulari erreparatuz gero, konturatzen gara emaitza guztiek ez dituztela aukera berdinak eta, beraz, ez dagoela lasterketa parekaturik. Zaila da 2, 3, 11 edo 12 zenbakidun zaldiek irabaztea.[br]Hainbat aldiz praktikatu dezakezu eta emaitzak egiaztatu.
1. Jokatzen hasi aurretik, behatu ezazu taula eta saia zaitez irabazle posibleenak zein diren ondorioztatzen.[br]2. Hasi dadoa jaurtitzen eta begiratu emaitza bakoitzaren maiztasunari. Ba al da oraindik atera ez den emaitzarik?[br]3. Jokatu zenbait partida eta idatzi irabazleak zeintzuk diren; taula bat sor dezakezu bakoitzak zenbat aldiz irabazten duen adieraziz, eta konparatu emaitza posibleen taularekin.