Objektu batzuen neurriak

Objektuen eskala kontuan hartuz, jakingo zenuke esaten zenbateko neurria duten?

[b]Helburua:[/b] eskala grafikoa ulertzea [b]Egitekoa: [/b] Askotan, irudietan benetako objektuak ikusten ditugu baina neurriak txikiturik. Hori dela eta jakin behar dugu zein eskalan irudikatuta dauden, errealitatean dituzten neurriak ezagutu ahal izateko. Ariketa honetan egunerokotasunean aurkitzen ditugun 4 gauza neurtzeko aukera izango duzu. Baita pertsona baten altuera irudi bat begiratuz zein den jakiteko ere. Horretarako, erregelaz baliatuz neurketak egin eta bakoitzaren eskala kontuan izanda kalkulatu zenbateko neurria duen objektu bakoitza. Behin kalkuluak egin dituzula, zure emaitzak ondo dauden ikusteko, klik egin "erantzunak" jartzen duen bi tokietan.