3 kargak Eremu elektrikoa sortuz. E eta V

Q1, Q2 eta Q3 kargek haien inguruan eremu elektrikoa sortzen dute. Simulazioak kalkulatzen eta marrazten ditu C puntuan dagoen eremuaren intentsitate (bektorea) eta potentzial elektrikoa (eskalarra). C puntuaren posizioa (metrotan) edo karga eremu-sortzaileen posizioak aldatzeko saguaz arrastatu. Eremuaren karga sortzaileen balioak goiko aldean daude mikrocoulombetan emanda. Horiek ere aldatu daitezke: hautatu eta teklatu numerikoko plus-minus tekleekin handitu edo gutxiatu daitezke.

Bektoreen tamainak handiegiak badira erabili ezazu bektoreen eskala aldatzeko irristailua. Konproba ezazu eremu elektrikoaren intentsitatea kalkulatzeko batura bektoriala egin behar duzula eta aldiz potentzial elektrikoa kalkulatzeko batura algegraikoa. Erreparaiozu potentzial elektrikoko gainazalei. Konproba ezazu gainazal horietan eremu elektrikoaren intentsitatea beti dela perpendikularra gainazalarekiko.