Uhin bidaiariak eta geldikorrak

Simulazioan ikus daitezke kontrako noranzko bi uhin bidaiari berdin eta haien interferentzia edo batura; hau da, uhin geldikorra.

Uhin bidaiarien uhin luzera eta geldikorraren uhin luzera zelan daude erlazionatuta?, eta periodoa?, eta hedapen abiadura?, eta anplitudeak? Zer dira nodoak eta sabelak? Zer distantzia dago, uhin-luzeretan emonda, ondoz ondoko sabelaren eta nodoaren artean? Uhin bidaiariak berdinak ez badira sortzen dira geldikorrak? Zeintzuk dira hiru uhinen uhin-ekuazio matematikoak?