CAS Kalkulagailuaren Tresnak

CAS Ikuspegiaren Tresna-barra
CAS Ikuspegiko Tresna-barrak saguarekin erabil daitekeen CAS Kalkulagailuaren Tresna-sorta bat du. Tresna hauen bidez, idatzitakoa ebaluatu eta kalkuluak egin ditzakezu. Oharra: Idatzi beti zure sarrera nahi duzun CAS kalkulagailuaren Tresna aukeratu aurretik. Honela, tresna zuzenean aplika dakioke idatzitakoari.
Ezagutu GeoGebraren CAS Kalkulagailuaren Tresnak
1.Idatzi f(x) := x ^ 2 - 4 CAS Kalkulagailuaren Sarrera-eremuan eta aukeratu Gorde Sarrera tresna 4. mailako polinomio bat definitzeko.
2.Idatzi f(x) CAS Ikuspegiko hurrengo lerroan eta aukeratu Faktorizatu tresna funtzioaren faktoreak aurkitzeko.
3.Idatzi f(x) hurrengo lerroan eta aukeratu Deribatua tresna funtzioaren deribatua kalkulatzeko.
4.Aholkua: Deribatua funtzioaren ekuazioaren ondoko Erakutsi / Ezkutatu ikonoan klik eginez bere grafikoa erakus dezakezu.
Aholkua: Nahi izanez gero, zure eraikuntza berrezar dezakezu CAS Kalkulagailuaren Tresna gehiago probatzeko.
Saiatu zu zeu...
Agian probatu nahi izango dituzun CAS Kalkulagailaren beste Tresna batzuk
Hurbilketa Sinbolikoa Erabili Hurbilketa Sinbolikoa tresna sarrera modu sinbolikoan kalkulatu eta sinplifikatzeko.
Zenbakizko Hurbilketa Erabili Zenbakizko Hurbilketa tresna sarrera zenbakiz kalkulatzeko eta emaitza adierazpen hamartarrean lortzeko.
Gorde Sarrera Erabili Gorde Sarrera tresna sarrera gorde eta aztertzeko. Aholkua: Sarrera automatikoki sinplifikatzea nahi ez baduzu, oso erabilgarria izan daiteke.
Garatu Erabili Garatu tresna adierazpenak garatzeko.  Adibidea: 2*(a + b) sarrerari Garatu tresna aplikatuz, 2a + 2b irteera lortzen da.
Ordezkatu Erabili Ordezkatu tresna adierazpen baten aldagaietan zenbakiak ordezkatzeko. Adierazpen bati tresna aplikatu ostean, ordezkatu nahi dituzun balioak idazten utziko dizun leihoa irekiko da. 

Information: CAS Kalkulagailuaren Tresnak