Denbora ekuazioa

Benetako Ekuzkia ez da erloju uniformea. UT=12h direnean ez Benetako eguzkia ez dago lehen meridoanoan ea inoiz ere ez. Hau da atzeratu eta aurreratu egiten da denbora unibertsala markatzen duen erloju batekiko.[br]Diferentzia horri Denbora Ekuazia deritzogu.[br]Zio bi daude diferentzia hori azaltzeko:[br] 1.a. Lurrak orbita eliptikoa du eta ondorioz ez du abiadura bera mantentzen. Eguzkitik gertuago dagoenean arinago doa bere orbitan eta urrun dagoenean astiroago.[br] 2.a. Ekliptika eta ekuatorea plano diferenteetan daude eta makurdura angelua 23,4º-koa da gutxi gora behera.
Orbita eliptikoa izateagatik agertzen den diferentzia zentro ekuazioa deitzen da. Perihelioan eta afelioan ezabatzen da. Perihelioa izaten da urtarrilaren 3. egunaren inguruan eta afelioa urte erdi geroago. Honengatik urtearen lehenengo erdian benetako Egukia atzeratuta dago eta bigarren erdian aurreratuta.[br][br]Ekliptika eta ekuatorea plano bera ez izateagatik agertzen da bigarren diferentzia, Ekliptikatik Ekuatorerako bihurketa. Hau ezabatu egiten da Aries-eko lehen puntuan eta Karramarro, Balantza eta Capricornius puntuetan.[br][br]Diferentzia bi horien hasierak ez datoz bat eta hori dela eta bien batura ez da simetrikoa.[br][br]Simulazioak erakusten du zelan aldatzen den Denbora Ekuazioa orbitaren eszentrikotasuna gutxiatuko balitz edo Ekliptikaren eta Ekuatorearen arteko makurdura angelua ezabatuko balitz.

Information: Denbora ekuazioa