Ruffiniren arauak polinomio bat (x-r) motako monomio baten artean zatitzea ahalbidetzen du. Erabili irristailu urdinak P(x) polinomioa definitzeko. Aurrena polinomioaren maila zehazten duen 'n' irristailua mugitu (muga sei da) eta, ondoren, polinomioaren koefizienteak definitzen dituzten irristailuak. Kontuan hartu eraikuntza honetan 'a' irristailua orden goreneko gaiari dagokion koefizientea dela. Adibidez: n=4 egiten badugu (laugarren mailako polinomioa), 'a' x^4-ri dagokion koefizientea litzateke eta 'b','c', 'd' eta 'e', x^3,x^2, x eta gai askeari lotutako koefizienteak lirateke, hurrenez-hurren.[br][br]Behin P(x)-rekin lotutako irristailuen balioak zehaztuta, eraikuntzak P(x)-ren gai askearen zatitzaileak kalkulatu eta adieraziko ditu txikienetik handienera ordenatuta. Irristailu gorriaren bidez Ruffini zenbatgarren zatitzailearekin erabili nahi dugun adieraziko dugu.[br][br]Hondarra zero bada, polinomioaren erro bat aurkitu dugu eta (x-r) polinomioaren zatitzailea dugu. Gainera, hondarraren teoremaren arabera, P(r)=hondarra da. Alegia, polinomio bat (x-r) motako monomio beten arteko zatiketaren hondarra polinomio horrek x=r puntuan duen balioarekin bat dator.