Lauki ezberdinen izen eta propietateak ikasiko dira orain. GeoGebraren laguntzaz lauki bakoitzaren inguruan jasotzen duzun informazioarekin taula hau bete. “X” bat jarri behar da lauki mota bakoitzak betetzen dituen propietateetan. Adibidez, erronboideak lau propietate betetzen ditu; ondorioz, taula horrela bete behar da:[br]
Adibidea kontutan hartuta taula hau osatu:
Taulan jasotako informazioan oinarrituz lauki bakoitzaren definizioa eman. Irudi bakoitzaren definizioa[br]emateko betetzen dituen propietateak, bakarrik BAI betetzen dituenak, adierazi behar dituzu horrelako esaldi bat osatuz.[br][br]“Karratua …………………………………………………………….ezaugarriak dituen lau aldeko poligonoa da.”[br]
Irakasleak poligono batzuk deskribatuko ditu eta ikasle bakoitzak, aipatzen diren propietatean oinarrituz, propietate horiek betetzen duen poligono bat irudikatu behar du (definizioak irakurrita konturatu gaitezke zenbait definiziorekin poligono bat baino gehiago adierazi daitekeela, izan ere, zenbait definizio nahiko orokorrak dira). [br][br]1. Aldeak binaka paraleloak dituen lauki bat irudikatu eta izendatu.[br]2. Bi alde berdinak dituen triangelu bat irudikatu.[br]3. Bakarrik bi alde berdinak dituen triangelu bat irudikatu.[br]4. Lau aldeak berdinak dituen laukia.[br]5. Lau aldeak eta lau angeluak berdinak dituen laukia.[br]6. Bakarrik bi angelu zorrotz dituen triangelua.[br]7. Alde paralelorik ez daukan laukia.[br]8. Triangelu kamuts bat daukan laukia.[br]9. Bakarrik bi alde paralelo dituen laukia.[br][br]Ondoren, lauko taldeetan bildu eta bakoitzak egindakoa erakutsiko die ikaskideei. Irudi egokiak irudikatu dituzten eztabaidatuko dute taldean.