[list][*][b]Ariketaren azalpena[/b][/*][/list]Ariketa honetan ikasleek puzlea osatu beharko dute eskubiko aldean dituzten fitxak dagokion lekuan kokatuz. Fitxa bakoitza karratua denez, alde bakoitzean zatiki bat du eta ikasleak puzlea osatzen joan behar dira, ondoan kokatzen dituzten fitxen aldean agertzen den zatikiak baliokideak izanik.[br][br][list][*][b]Justifikazioa[/b] (236/2015eko Dekretuaren II. Eranskina osatzen duen curriculum orientatzailean oinarritua 166-168.or)[/*][/list] - Zikloa: 2. zikloa[br] - Maila: 5-6.mailak [br] - Eduki multzoa: 2. Zenbakiak eta eragiketak[br] - Edukiak:[br] - Zatiki baliokideak, bi zatiki edo gehiago izendatzaile beraz adieraztea.[br] - Zatikien eta zenbaki hamartarren arteko erlazioa, eta zatikien ordenazioan aplikatzea. [br][br][list][*][b]Zergatik da egokia Lehen Hezkuntzan lantzeko?[/b][/*][/list]Ariketa honen bidez ikasleek zatikien baliokidetasuna landu dezakete modu dibertigarri batean. Puzle bat egitera bultzatuz, beraien ariketa egiteko gogoa handiagoa izango da eta ondorioz, arreta handiagoa jarriko dute. Puzlea egiteko nahiak ikasleei baliokidetasunaren teoria ulertzeko beharra jarriko die eta beraiek konturatu gabe, esfortzu txikiarekin edukia barneratzera heldu daitezke. Bestalde, puzle bat egiteak kognitiboki hainbat onura ere ekartzen dizkie. Ariketa honek gainera, aukera ematen du ikasleek puzlea sortzeko, hortaz, ikasleek ikasleentzat sortu dezaketen baliabide bat da, honek ariketaren interesa oraindik eta gehiago igoko duelarik. [br][br][list][*][b]Erreferentzia bibliografikoak[/b][/*][/list]Eusko Jaurlaritza. (2016). Oinarrizko Hezkuntzako Curriculuma (236/2015eko Dekretuaren II. Eranskina osatzen duen curriculum orientatzailea). Helbide honetatik ateratakoa: [url=https://bit.ly/2gz0Rpj]https://bit.ly/2gz0Rpj[/url]