1. baliabidea: Poligonoen ezaugarriak ikasten

Ondo irakurri ariketan bertan agertzen den informazioa.[br]Hori egin duzularik, ariketa egiteko eskumaldean dagoen taula bete behar duzu.
[b]Helburua:[/b] poligonoa zer den jakitea eta bere ezaugarriak ezagutzea[br][br][b]Egitekoa: [/b][br]ondo irakurri ariketan bertan agertzen den informazioa. Hori egin duzularik, ariketa egiteko eskuinaldean dagoen taula bete behar duzu, horretarako ondo begiratu eta zenbatu poligonoen aldeak eta erpinak. Laguntza moduan, erpinak zenbatzerakoan "puntua" botoia erabil dezakezu. Horrekin erpin bat zenbatzen duzunean markatu dezakezu eta horrela akatsik ez egin. Behin beharrezko kontaketa guztiak egin dituzula, "erantzunak" laukitxoan klik egin eta ondo egin duzun ikusi!
Baliabidearen justifikazioa
[justify] Geogebra aplikazioak eskaintzen digun jarduera honek Poligonoak zer diren jakin eta bere ezaugarriak zeintzuk diren ulertzea eta barneratzea du helburu. Zehazki, 6-10 urtetako matematika  jardueren atalean kokatzen du baliabide interaktibo hau aplikazioak. [br][br] 236/2015eko Dekretua oinarri hartuta, Lehen Hezkuntzako 1.zikloan landuko genituzke poligonen inguruko jarduerak proposatutako baliabidearen bitartez. Zehazki, Lehen Hezkuntzako 3. maila aproposa dirudigu. Beraz, “poligonoen ezaugarriak ikasten” izeneko baliabide hau, geometriari dagokion 4. multzoak kokatuko da, forma lauak eta espazialak izeneko atalean. Zehazki, ondorengo atalean: “poligonoak irizpide geometrikoaren arabera sailkatzen hastea: aldeak eta erpinak".[br][br] Jardueraren justifikazioa eginik, honen nondik norakoak egin nahi genituzke jarraian. Arestian esan bezala, jardueraren helburua, “poligonoa zer den jakitea eta bere ezaugarriak ezagutzea” da, beraz, hau oinarri hartuta, ariketak zortzi irudi geometriko ezberdin proposatzen ditu eta hauetako bakoitzari kolore bat esleitu. Ikasleen egitekoa, taula batean, poligonoak izendatu (izena zein den zehaztu), eta erpin nahiz alde kopuru azaltzea izango da.[/justify][br]

Information: 1. baliabidea: Poligonoen ezaugarriak ikasten