Izenburuaren Orrialdea gorde eta gero
Liburuaren Editorea automatikoki zabalduko da,
Edukia fitxa zabalik duela.
Orain aukera hauek dituzu...
- lehendik sortutako Lan-orriak gehitu.
- Lan-orri berriak sortu.
- zure Liburua egituratu, kapituluak txertatuz.
Gehitu Kapitulua
Egituratu zure GeoGebra-liburua hainbat kapitulu sortuz (hautazkoa). Horretarako, aukera hauek dituzu:
Kapitulu Berria: Azalduko den leihoan kapituluaren
Izena zehaztu eta hautazkoa den
Laburpen Txikia idaz dezakezu. Bukatzen duzunean, klikatu
Gorde.
Lehendik Sortutako Kapitulua: Zure Libururen baten kapituluaren kopia egin edo beste erabiltzaileren baten agerian dagoen GeoGebra-libururen bat bila dezakezu bere kapitulu bat zure Liburu berrian inportatzeko.
- Azalduko den leihoan, bilatu kapitulua kopiatu nahi duzun Liburua.
- Nahi zenuen Liburua aurkitu eta gero, klikatu Ikusi Edukia bere kapituluen ikuspegi orokorra agertarazteko.
- Aukeratu zure Liburuan kopiatu nahi d(it)uzun kapitulua(k).
- Klikatu Inportatu hautatutako kapitulua(k) zure GeoGebra-liburu berrian gehitzeko.
Oharra:
- Zure GeoGebra-liburuan gehitu dituzun kapitulu guztiak Kapituluak ikuspegi orokorrean azaltzen dira.
- Kapituluaren izenaren ondoan dagoen
Editatu ikonoa klikatuz, kapituluaren izena edota edukia edozein momentutan edita dezakezu. - Kapituluen ordena alda dezakezu arrastatu eta utziz.
- Kapituluaren izenaren ondoan dagoen
Ezabatu ikonoa klikatuz, zure Liburutik kapitulua ezaba dezakezu.
Gehitu Lan-orria
Orain GeoGebra-baliabideen Plataformatik zure GeoGebra-liburuan baliabideak gehi ditzakezu. Aukeratu baliabideak gehitu nahi dituzun kapitulua (hautazkoa) eta klikatu
Gehitu Lan-orria hurrengo aukeretakoren bat erabili ahal izateko:
Lan-orri Berria: Sortu
Lan-orri Dinamiko berria
linean dagoen Lan-orriaren Editorea erabiliz. Zure
Lan-orri Dinamikoan Testua,
GeoGebra-eraikuntzak,
Bideoak,
Irudiak edota
Ariketak gehi ditzakezu edo, bestela,
Lan-orriaren Ezarpenetan metadata idaz dezakezu.
Oharra: Orain zure lan-orria Liburuaren
Lan-orrien ikuspegi orokorrean azalduko da. Lan-orriaren izenaren ondoan dagoen
Editatu ikonoa klikatuz,
lan-orriaren izena edota edukia edozein momentutan
edita dezakezu.
Lehendik Sortutako Lan-orria: Bilatu zureak diren edo agerian dauden besteen baliabideak. Erabaki zer Lan-orri gehitu nahi duzun zure GeoGebra-liburuan eta klikatu baliabideran izenaren eskuineko
Gehitu.
Oharra:
- Kapitulu batean gehitzen dituzun baliabide guztiak aukeratutako kapituluaren Lan-orrien ikuspegi orokorrean azaltzen dira.
- Lan-orriaren izenaren ondoan dagoen
Editatu ikonoa klikatuz, zure GeoGebra-liburuko lan-orria edita dezakezu. - Kapitulu bateko Lan-orrien ordena aldatu edo lan-orriak beste kapitulu batera mugi ditzakezu arrastatu eta utziz.
- Baliabidearen izenaren ondoan dagoen
Ezabatu ikonoa klikatuz, zure Liburutik lan-orria ezaba dezakezu.
Ikusi Liburua
Zure
GeoGebra-liburua aurreikus dezakezu.
Oharra: Goiburuko
Editatu ikonoa erabil dezakezu
Liburuaren Editorera itzultzeko eta zure Liburuan aldaketak egiteko.