Diseinuaren Gidalerroak 3: Azalpenak eta Ariketak

[b]Estilo pertsonala, laburra eta argia[br][/b]Saiatu zure azalpenak eta galderak modu labur, argi eta gertuan idazten. Erabili 'zu' hitza testuan eta saiatu ikasleei zuzentzen.[br][br][b]Galdera-kopuru txikia[/b][br]Ez erabili hiruzpalau galdera / ariketa baino gehiago zure Lan-orrian ikasleak pantailan behera mugitzea ekiditeko. Galdera gehiago egin nahi badituzu, sortu beste Lan-orri bat.[br][br][b]Egin galdera zehatzak[br][/b]Ekiditu 'Zer da X-ren kasuan beti betetzen dena?' bezalako galdera orokorrak eta utzi argi zer den ikasleek egin behar dutena. Adibidez, 'Zer gertatzen zaio X-ri Y mugitzen duzunean?'. Zure ikasleek Lan-orri Dinamikoarekin lan egiterakoan oharrak hartzea gomendatzen dugu (adb., txertatu galdera irekiren bat Lan-orrian zure ikasleek oharrak hartu edota galderak erantzun ahal izan ditzaten). Zure ikasleek behatutakoa edota erantzunak paperean idaztea nahi baduzu, Lan-orrian esan ezazu.[br][br][b]Egin zure eraikuntzaren erreferentziak[/b][br]Zure testuak zure eraikuntza elkarreragilearekin bateragarria izan behar luke. Adibidez, saiatu kontzeptu berriren bat zure eraikuntzaren laguntzaz azaltzen isolatutako definizio estatikoa eman baherrean. Gainera, zenbait gako-hitz kolorezta ditzakezu, erreferentzia egiten duten objektuen kolore berdina izan dezaten. Honek testua irakurtzen errazagoa egiten du eta zure ikasleei objektu horren irudikapenak aurkitzen lagunduko die.[br][br][b]Zure entzuleak ikasleak dira[/b][br]Beste hezitzaile batzuentzat informazioa gehitu nahi baduzu (adb., ikasgaiaren plana, soluzioak), zure Lan-orriaren metadatan egin ezazu (adb., [img]https://wiki.geogebra.org/uploads/thumb/3/30/Menu-options.svg/16px-Menu-options.svg.png[/img] [i]Lan-orriaren Ezarpenen[/i] Laburpen Txikia atalean). Zure ikasleek ez lukete informazio horrekin denbora galdu behar.[br][br][b]Erakusteko eraikuntza[/b][br]Zure eraikuntza elkarreragilea erakusteko soilik bada, Lan-orri Dinamikoan ez luke inolako ariketarik ezta galderarik egon behar. Testurik badu, ikasleentzat ere ulergarria izan behar luke.

Information: Diseinuaren Gidalerroak 3: Azalpenak eta Ariketak