Triangelu angeluzuzenen ebazpena

Triangelu zuzen batean, luzera bat eta angelu bat neurtuz gero, hasiera batean ez dirudi triangelua ebazteko gai izango garenik. Izan ere, hiru balio behar ziren triangelua ebazteko, ezta? Hala ere, beste propietate batzuk erabil ditzakegu argudioarekin aurrera egiteko. Esate baterako, pitagorasen teorema eta triangelu baten barneangeluen batura finkoa dela, hori da, 180º. Gainera triangelu angeluzuzenetan arrazoi trigonometrikoak ere erabil ditzakegu.[br][br]Tresna horiekin neur liteke Abadiako Gazteluaren dorre baten altuera.
Demagun b aldea 15m-koa dela eta angelua 50º-koa dela.[br][br]Altuera kalkulatzeko arrazoi trigonometrikoak erabili ditzakegu:[br] [math]tg\alpha=\frac{a}{b};tg50=\frac{a}{15};a=15\cdot tg50=17,88m[/math]
Aurreko teknika hori erabili ahal izan da, lurreko distantzia irisgarria eta neurgarria zelako. Datorren eraikuntzan aztertzen da aurreko baldintza hori gertatzen ez denean nola joka daitekeen.

Information: Triangelu angeluzuzenen ebazpena