Xakea eta Gari-aleak

Xakearen kondaira
Badira zenbait mende xakea oso joko ezaguna eta jenderaren gogokoa dela. Bere sorrerak hainbat aldaera dituen kondaira hau du bere inguruan: [br]Bazen behin Indian bere herrialdea eta herrikideak pobrezian eta premia gorrian zituen agintaria. Gizon jakintsu batek agintariaren atentzioa hartu nahi zuen bere huts egiteetaz ohartarazteko baina bere haserrearen beldur zen. Horrela, bada, xake jokoa asmatu zuen: Xakean erregea pieza garrantzizkoena da, zalantzarik gabe, baina ez du ezertarako balio beste piezen laguntza gabe. Peoiek ere badute ezinbesteko eginkizuna.[br]Xakea ezagutzean, Indiako agintariak mezua ulertu zuen eta onberaragoa eta adeitsuagoa bihurtu zen. Erabat harrituta zegoenez, gizon jakintsuari nahi zuen saria eskaini zion. Gizon jakintsuak zera eskatu zuen: gari-ale bat lehengo laukian, bi bigarrenean, lau hirugarrenean, eta abar, eta agintariak, gurari apala eta xumea zela pentsatuz, onartu egin zuen.
1. Ariketa
Sortu xake-taularen 64 laukietako bakoitzean zenbat gari-ale dauden zehazten lagunduko dizun eredu matematikoa. Erabili eredu hau beheko galdera erantzuteko.
Jarraibideak
[table][tr][td]1. [/td][td][b]A1[/b][/td][td]Idatzi [code]1[/code] [b]A1[/b] gelaxkan eta [code]2[/code] [b]A2[/b] gelaxkan.[/td][/tr][tr][td]2. [/td][td][icon]https://www.geogebra.org/images/ggb/toolbar/mode_move.png[/icon][/td][td]Nabarmendu [b]A1[/b] eta [b]A2[/b] gelaxkak eta arrastatu beherantz nabarmendutako eremuko behe-eskuin aldeko karratu txikia [b]A12[/b] gelaxkaraino.[/td][/tr][tr][td]3.[/td][td][b]B1[/b][/td][td]Idatzi [code]1[/code] [b]B1 [/b]gelaxkan eta [code][/code][code]=2*B1[/code] formula[b] B2 [/b]gelaxkan. [/td][/tr][tr][td]4.[/td][td][icon]https://www.geogebra.org/images/ggb/toolbar/mode_move.png[/icon][/td][td][size=100]Egin [b]B2[/b] gelaxkaren kopia erlatiboa beherantz [b]B12[/b] gelaxkaraino.[br][u]Aholkua[/u]: [b]B2[/b] gelaxka aukeratu soilik eta arrastatu nabarmendutako eremuaren behe-eskuin aldea beste gelaxketan bere formularen kopia erlatiboa egiteko.[br][/size][size=100][/size][/td][/tr][tr][td]5.[/td][td][icon]https://www.geogebra.org/images/ggb/toolbar/mode_createlistofpoints.png[/icon][/td][td]Nabarmendu [b]A1[/b] eta [b]B12[/b] bitarteko gelaxkak eta erabili [i]Puntuen Zerrenda[/i] tresna.[br][u]Oharra[/u]: Puntuak [i]Ikuspegi Grafikoan[/i] irudikatuko dira.[br][/td][/tr][/table]
Saiatu zu zeu...
2. Ariketa
Saiatu xake-taulako edozein laukitako gari-ale kopurua kalkulatzen lagunduko dizun formula aurkitzen.
Jarraibideak
[table][tr][td]6.[/td][td][b]C2[/b][/td][td]Idatzi [code]=Faktoreak[B2][/code] Komandoa [b]C2[/b] gelaxkan eta sakatu [i]Enter [/i]tekla.[br][u]Oharra[/u]: [i]Faktoreak[/i] komandoak zenbaki baten faktore lehenen zerrenda ematen du, dagozkien berretzaileekin batera.[br][u]Adibidea[/u]: a[sup]b[/sup] [i](a b)[/i] bezala adierazten da.[br][/td][/tr][tr][td]7.[/td][td][icon]/images/ggb/toolbar/mode_move.png[/icon][/td][td][size=100]Egin [b]C2[/b] gelaxkaren kopia erlatiboa beherantz [b]C12[/b] gelaxkaraino.[/size][/td][/tr][tr][td]8.[/td][td][br][/td][td]Alderatu [i]A[/i] zutabeko balioak (xake-taulako laukien zenbakiak) dagozkien [i]C[/i] zutabeko balioekin. Lauki bakoitzean dagoen gari-ale kopurua zuzenean kalkulatzeko formula aurkitzeko gai al zara?[/td][/tr][tr][td]9.[/td][td][b]D1[/b][/td][td]Idatzi zure formula [code]g(x)=...[/code] funtzio gisa [b]D1[/b] gelaxkan eta sakatu [i]Enter[/i] tekla [i]Ikuspegi Grafikoan[/i] bere grafikoa zuzenean irudikatzeko.[br][u]Aholkua[/u]: [i]x[/i] aldagaia xake-taulako laukien zenbakia dela suposatzen da.[br][/td][/tr][tr][td]10.[/td][td][br][/td][td]Egiaztatu 5. urratsean sortu dituzun puntuak bat datozela zure funtzioaren grafikoarekin. Ezezkoan, zuzen ezazu zure formula.[br][/td][/tr][/table]
Galderak
Zenbat gari-ale daude 15. laukian?
Zein da milioi bat gari-ale baino gehiago dituen xake-taulako lehenengo laukia?
Close

Information: Xakea eta Gari-aleak