[list][*][b]Ariketaren azalpena[/b][/*][/list]Poligonoak zer diren jakitea eta hauen ezaugarriak ezagutzea da ariketa honen funtsa. Honetarako, ikasleek ariketan bertan adierazten den teoria irakurri beharko dute. Hortik abiatuta, Geogebrako pantailan azalduko zaizkien irudiak aztertuz, pantailan bertan azaltzen zaien taula osatzen joango dira, poligonoen izenak, erpin kopurua eta alde kopurua adieraziz. Ariketaren azpian egin beharrekoaren azalpena dute. Bertan azaltzen den bezala, ariketa burutzeko laguntza moduan Geogebra baliabideak eskaintzen duen “puntua” botoiaz baliatu daitezke, honek erpinen kontaketa erraztuko duelarik.[br][br][list][*][b]Justifikazioa[/b] (236/2015eko Dekretuaren II. Eranskina osatzen duen curriculum orientatzailean oinarritua 166-168.or)[/*][/list] - Zikloa: 1. zikloa[br] - Maila: 3.maila [br] - Eduki multzoa: 4. Forma lauak eta espazialak[br] - Edukiak:[br] - Irudi lauak alderatzea eta sailkatzea, oinarrizko irizpideak erabiliz.[br] - Poligonoak irizpide geometrikoen arabera sailkatzen hastea: aldeak eta erpinak. [br][br][list][*][b]Zergatik da egokia Lehen Hezkuntzan lantzeko?[/b][/*][/list]Ariketa honen bitartez ikasleek era bisual eta argian landu ditzakete poligonoen ezaugarriak. Oinarrizko kontzeptuak ezagutu eta ulertzeko ariketa aproposa da, hauek bereizteko moduak ere aurkezten baititu programak (puntuak hautatzeko aukera). Aldi berean, ariketan bertan azalpena egoteak ikaskuntza beraien erritmo eta beharretara egokitzeko aukera eskaintzen du. Finean, geometria lantzean ikasleen arreta geureganatu eta hauek kontzeptuak ulertu eta barneratzea ahalbidetuko digu ariketa honek.[br][br][list][*][b]Erreferentzia bibliografikoak[/b][/*][/list]Eusko Jaurlaritza. (2016). Oinarrizko Hezkuntzako Curriculuma (236/2015eko Dekretuaren II. Eranskina osatzen duen curriculum orientatzailea). Helbide honetatik ateratakoa: [url=https://bit.ly/2gz0Rpj]https://bit.ly/2gz0Rpj[/url]