Osatu egin behar dituzu irudi simetrikoak.
Haurrei, orokorrean, asko gustatzen zaie marraztea, eta ariketa honetan, simetria lantzearekin batera, marrazten aritzen dira; hortaz, ikasleentzat gusutuko ariketa bat izan dezakeela deritzot.[br][br]Simetria objektuek eta irudiek bi zati edo gehiagotan banatzeko duten propietate bat da, zati horiek ezaugarri berdinak izanik forma, tamaina eta ordenan. Hau da, simetriaren helburua pieza osatzen duten elementu guztien arteko oreka bisuala eskaintzea edota aurkitzea da.[br][br]Gainera, simetria gure egunerokotasunean uneoro ikusten dugu, baina, horretarako, zer den jakin beharko dugu; hala ez bada, ez baikara simetria non dagoen identifikatzeko gai izango. Esaterako, giza gorputzean, animalietan, eraikinetan, objektu askotan eta beste hainbat lekutan aurki dezakegu simetria.[br][br]Bestalde, kontuan hartu beharko dugu simetria lantzeko ere ordena jakin bat eraman beharko dugu: sinpleenetik zailenera. Simetriaren kontzeptuak lantzeko eta ongi ulertzeko, ariketa sinpleenetatik hasi eta pixkanaka konplexutasuna areagotzen joango gara; hau da, lehenengo oinarri bat izan beharko dute. [br][br]Laburbilduz, irudikatzen, marrazten, oreka bilatzen, etab. lagun diezaguke simetriak, hortaz, Lehen Hezkuntzako haurrei beraien sentimendu eta sentsazioak askatzen lagun diezaieke. Bestalde, barruko sentipenak edo askatu nahi den oro askatzeko baliagarria izan daiteke.