Erregela eta koadrikulaz baliatuz hiru irudi hauen perimetroa neurtu.[br][br]Erregela mugitzeko, erabili gezi gorriak. Erregela biratzeko, erabili gezi berdea.
Galderak[br]1. Ikusten dituzun hiru irudietatik, zure ustez, zein da perimetro handiena duena?[br]2. Neurtu baino lehen, ordena itzazu handienetik txikienera hiru irudietako perimetroak.[br]3. Neurtu ezazu irudi gorriaren perimetroa eta idatz ezazu neurri hori zentimetrotan: "Irudi gorriaren perimetroa ____________ cm-koa da"[br]4. Neurtu ezazu trapezio urdinaren perimetroa eta idatz ezazu neurri hori zentimetrotan: "Trapezio urdinaren perimetroa ____________ cm-koa da"[br]5. Neurtu ezazu triangelu horiaren perimetroa eta idatz ezazu neurri hori zentimetrotan: "Triangelu horiaren perimetroa ____________ cm-koa da"
JUSTIFIKAZIOA:[br]Aukeratutako bigarren baliabideak perimetroa kalkulatzearekin zerikusia du. Ariketa honen helburu nagusia forma ezberdinen perimetroa kalkulatzea da. [br][br]Perimetroa eta azalera funtsezko magnitudeak dira poligono edo irudi geometriko baten zehaztapenean; objektu baten muga kalkulatzeko erabiltzen da, finka edo lursail baten hesi bat bezala. [br][br]Ariketa honetan azalera ez digu eskatzen, baina plus bat gehitzekotan ahal izanez gero guk jardueran egingo genuke. [br][br]Aurreko ariketaren moduan, hemen ere koloreekin jolasten da. [br][br]Lehenik eta behin perimetroa kalkulatzeko eskatzen digute, eta horretarako erregela baten laguntza dugu. Irudi geometriko baten perimetroa bere alde bakoitzaren luzera batuz kalkulatu dezakegu. Ariketa honetan ez dago adibiderik, baina irudi batzuk, alde berdinak dituztenez, euren perimetroa kalkulatzeko formula erraz eta azkarrak dituzte. Perimetroa kalkulatu ondoren, zenbait galdera erantzun behar dituzte.[br][br][br]